Skopos teoria

Skopos teoria itzulpen-ikasketen arloko kontzeptu bat da. Skopos jatorri greziarreko hitza da (σκοπός) eta xedea edo helburua esan nahi du.

Hans Vermeer hizkuntzalari alemaniarrak formulatu zuen teoria hau XX. mendeko 70eko hamarkadan (Skopostheorie). Itzulpengintzan eta interpretazioan sorburu eta xede testuen funtzioa kontuan hartu beharraren ideia biltzen du.

Paul Kussmaul ere teoria honen inguruan mintzatu zen: ‘’ikuspuntu funtzionalak harreman handia dauka Skopos teoriarekin. Itzulpen baten funtzioa, haren irakurlearen ezagutza, itxaropen, balio eta arauen araberakoa da. Aldi berean, irakurleak testuinguruaren eta kulturaren eraginpean daude. Faktore horiek dira sorburu testuak izango duen funtzioarekin batera, testua —osorik edo pasarteren bat— nola itzuli behar den zehazten dutenak.’’[1]

Christiane Norden arabera, xede testuaren helburua da edozein itzulpen-prozesu baldintzatzen duen funtsa. Ekintza translatiboa bere asmoak ezaugarritzen du.

  1. Paul Kussmaul, ''Training The Translator'', John Benjamins Publishing Co, 1995

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search